Irakasleentzako eta baimenak eskatzeko familientzako gutuna



JONEN BLOGA 1

JONEN BLOGA 2

HAUR HEZKUNTZARAKO BLOGAK

Maite Goñik urriaren 2an Euskaljakintzako blog-aren aurkezpena eskaini zigun. Lan asko egin dute beraien blog hori osatzeko. Erabili duten plataforma Wordpress-ekoa izan da. Berak egin zuen aurkezpena, hemen sakatuz ikus dezakezue.

Badira blogak egiteko erabiltzen diren beste programa batzuk. Besteak beste, guk erabiliko duguna, Blogger, Google-ena da eta erabiltzen oso erraza.

Bloga egiten hasteko, lagungarria egingo zaizue behean agertzen den tutoriala:





Haur Hezkuntzako blogak hemen sakatuz ikus ditzakegu

Hezkiketa Fisikoko Blogak



Blogmundi: blogerako laguntza


Blogean ekarpenak egiteko baldintzak:

Astero-astero, gutxienez ekarpen bat egin beharko da urria-abendua bitartean (10 gutxienez). Ekarpenak ezin dira nolanahikoak izan, hau da, baldintza batzuk bete beharko dituzte, besteak beste:

1. Gelan egiten denarekin duen lotura azaldu (justifikazioa)

2. Norberak egindakoa izan behar du

3. Informazio iturria zein den zehaztu behar da

4. Bataz beste 10-15 lerrotako testua jarri behar da

5. Ezinbestekoa da bitarteko grafikoren bat jartzea (argazkiak, bideoak edo aurkezpenak)

6.Testu prozesadorea erabili hizkiaren tamaina, kolorea e.a. haurren adinera egokitzeko