Ikasgaian derrigorrezko bi lan dituzu: kontzeptu mapa eta gelako bloga. Kontzeptu mapa bakarka egin behar da, hau da, bakoitzak berea egin beharko du. Gainontzeko lanak binaka edo hirunaka egin beharko dira.

Ondoko zerrendan ikus ditzakezu ikasgaiaren garatu beharreko konpententziak eskuratzeko egiten dizugun lanen proposamena:

Kontzeptu mapak
Blogak
JCLIC
WebQuest
Arbel digitala
Bideoa
Wikian ekarpenak
Scratch

Lan guztiak ez dira egin behar, talde bakoitzak bere ibilbidea antolatu beharko du. Lanak aukeratzeko txantiloian lan bakoitzaren balioa ikusiko duzue eta adierazi beharko duzue, derrigorrezkoak direnez gain, zein lan aukeratzen dituzuen kalifikazioaren %100a osatu arte.

TALDEEN OSAKETA

Taldeko partaideak erabakitzen dituzuenean mesedez sartu Google Docs dokumentuan eta eskatzen diren datuak bete
HHko taldekoak
LHko taldekoak