Hezkuntza Fisikoa eta Kirola (Miren Egaña)

Web gune honetan heziketa fsikoan eta kirolan erabiltzeko tresta berriak aurkezten dira: arrazoiak, ereduak, H.F. katalogoak,e.a. Heziketa fisikoaren inguruan ikus eta erabil daitezkeen tresnak, baita errendimenduko zein hastapenekoan ere. Beste hainbat bitxikeri ere agertzen dira, hala nola, osasunaren ingurukoak, e.a.

Melina Lopez Sanabriaren ekarpenak:

Zure blog-ean plantilla berria sartzeko:

"Panel de control"-era joan eta plantillan "Edición de HTML" aukeratu, plantillaren artxiboa izan behar duzu. Ondoren pausu hauek jarraitu: 1.-"Carga una plantilla desde un archivo de tu disco duro:" 2.-Examinar klikatu 3.-Plantilla aukeratu eta "subir" eman.

Artxiboa ez baduzue, kodigoarekin egin daiteke. Kopiatu eta pegatu besterik ez da egin behar, dagoena borratuz. Hau "Editar plantilla"-ren behekaldean aurkituko duzu.

Plantillak aukeran:

Webquest bat egiteko hainbat baliabide edo generadore erabili ditzakegu:




Zer da Webquest repositorio edo direktorioa?

Biltegi moduko bat da, non beste irakasle batzuek egindako webquestak topa eta erabili ditzakegu.Hezkuntza maila eta ezagutza area ezberdinetan antolatua egoten da:

Lagungarriak izan daitezkeen batzuk:




AMAIA ETA LIBEREN EKARPENAK
Kaixo! guk webquest, Jclic, blog eta mapa kontzeptualei buruzko informazio gehigarria aurkitu dugu. espero dugu zuentzat baliogarria izatea.
Webquest bat eratzea
Webquestek (WQ) web orrien azpimultzo bat osatzen dute eta bereziki irakaskuntzarako zuzenduak daude. Saretik datozkien baliabideak baizik ez dituen jarduera baten egitura itxia dute eta hezkuntza komunitatearen zerbitzura jarri dira. Esan dezakegu ikaskuntzaren ikuspuntu konstruktibista baten filosofia dutela, lana proiektuen eta eginkizunen dinamikan oinarritzen dutelako. Bernie Dodgek sortu zituen San Diegoko unibertsitatean, laurogeita hamarreko hamarkadaren erdi aldera, eta Tom March aipatu izan da genero hori gehien garatu duenetako bat izan delako.
Webquest batek puntu finko batzuk dituenez, kanpotik erraz ezagutzen da. Sarreran, egilea edo egileak, ikastunentzako helburua eta eginkizuna modu erakargarrian eta ulergarrian aurkezten saiatzen dira. Eginkizunean argi zehazten da prozesuaren bukaeran
kasleek zer ekoitzi beharko duten. Izan daiteke, esaterako, diapositiben aurkezpena egitea, CD bat, elkarrizketa bat, artikulu bat edo literaturako kritika bat. Zereginak banabanaka aipatzen dira, curriculum jarduerak sailkatzeko hagitz baliagarria den taxonomiaren arabera. Prozesuak berak zehazten ditu eman beharreko urratsak.
Baliabideek web guneen zerrenda bat osatzen dute, webquesta sortu duenak aldez aurretik kokatuak eta ordenan jarriak. Baliabideak behar adina izanen dira eta erakargarriak, eginkizunak eskatzen duen informazioarekin. Ebaluazioa egitean argi azalduko
da ikasleak nola, zein iritzirekin eta tresnekin ebaluatuko dituzten. Azkenik, bukatzeko, ondorioak ateratzen dira, zeinetan irakasleak azpimarratzen baititu proposamenaren nondik norakoak eta mugak, zertan hobetzen ahal den eta parte hartzaileen iradokizunak, autoebaluazio gisa.
Jclic
Hik hasi aldiskarian 1999 ean atera zen artikulu bat da.
Esaten duena honako hau da; horrelako programa bat sortuta izatea gainera euskaratuta ere oso lagungarria izango dela bai ikasleentzako bai irakasleentzako. Gainera doain jeitsi dezakegu internetetik.
Hauek dira klik programak dituen ezaugarriak eta ematen dizkigun aukerak; programa irekia da, edozein arlotan erabili dezakeguna: hizkuntzak, matematika, natur, gizarte, musika… Edozein mailatan erabili daiteke Hau eta Lehen Hezkuntzan eta baita Bigarren Hezkuntzan, ariketak sortzea oso erraza baita eta gehienetan bakarrik sagua erabili behar da.
Irakasleentzako oso onuragarria izan da horrelako programa bat sortzea, momentuan ikasle bakoitzaren prozesua jarraitu ahal duelako.
Helbidea: www.hikhasi.com/artikulua/429
argazkia: http://dosydoscuatro.files.wordpress.com/2007/01/klik3_19012007.jpg

JClic 0.2.0.6

external image C:%5CDOCUME%7E1%5CAlumno%5CCONFIG%7E1%5CTemp%5Cmsohtml1%5C01%5Cclip_image001.jpg
JClic -en 0.2.0.6 bertsioa atera berri da eta euskaraz eta beste 16 hizkuntzatan eskura eta erabil daiteke. Aurreko bertsioak zituen hainbat akats konpontzeaz gain, bertsio honek hobetu egin du jarduerak sortzeko prozesua eta baita jarduerak burutzekoa ere. Hemendik jaitsi daiteke.
Pedro Lonbide 0 comentarios external image C:%5CDOCUME%7E1%5CAlumno%5CCONFIG%7E1%5CTemp%5Cmsohtml1%5C01%5Cclip_image002.gifexternal image C:%5CDOCUME%7E1%5CAlumno%5CCONFIG%7E1%5CTemp%5Cmsohtml1%5C01%5Cclip_image003.gif

KLIK
Kilk aplikazioaren beste erabilpen bat aurkitu dugu, hemen bidaltzen dizuegu berri hau: Klik aplikazioaren erabilgarritasuna handia da edozein programa erabiltzeko orduan, izan ere, hauek instalatu beharrik ez dago eta zuzenenan internetetik erabili daitezeke. Hau oso lagungarria da Microsoft-en erabiltzaileentzat, baina are eta gehiago Linux-en erabiltzaileentzat. Linux-ek arazo handiak ematen ditu programa berriak instalatzeko konpatibilitateak direla eta.
Klik-en laguntzaz, ez da beharrezkoa inkonpatibleak diren instalatzea eta interneten bidez erabili daitezke nahiz eta Linux-en erabiltzailea izan. Guzti hau, .cmg artxibo bati ezker egiten da eta artxibo honek beharrezko programa eta liburutegi guztiak bateratzen ditu, honela, erabiltzeko arazorik ez izateko.
Azken finean, honen laguntzaz ez da beharrezkoa ordenagailua erabili beharreko programa guztiak instalatuz bete eta “zikintzea” eta programa bat instalatzeko arazorik izan ezkero erabiltzeko aukera bakarra izan daiteke.
argazkiak:
http://mural.uv.es/laupri/img/confi-persi-knoppix-r.jpg
http://mural.uv.es/laupri/img/klik_3-r.jpg
Hontaz aparte, azken orduan webgune interesgarri bat aurkitu neban, zelan erabiltzen dan pausoz.pauso erakusten dabena:
http://images.google.es/imgres?imgurl=http://mural.uv.es/laupri/img/klik_16-r.jpg&imgrefurl=http://bulma.net/impresion.phtml%3FnIdNoticia%3D2061&h=384&w=512&sz=35&hl=eu&start=7&sig2=TVMd8Xba8OsW5M7lQeB80Q&um=1&tbnid=_VnCjZsW4tZHFM:&tbnh=98&tbnw=131&eid=tT1UR7r4CoiQwAGw2JGwDg&prev=
http://perso.wanadoo.es/postigoaula/clic/clic.htm orri honetan honako puntu hauek agertzen dira guk lehenengo laurak laburtuko ditugu, Kilk programa jeisteko behar diren pausuak eta beste hainbat gauza aipatuko ditugu.
  1. Zer da kilk 3.0?
  2. Zelan lortzen da Klik 3.0
  3. Nola instalatzen da Klik 3.0
  4. Nola erabiltzen da Klik 3.0
  5. Klik-ekin burututako ariketak
  6. Nola lortu Klik ariketak
  7. Nola instalatu eta erabili klik- ariketak
  8. Nola erabili klik aplikazioa
1- Zer da Klik? Klik 3.0-a programa ireki bat da, bere egilea Frances Busquets da. Programa honek aukera ematen die irakasleei ikaskuntzarako aplikazioak sortzen. Programa hau, windows 3.1ean erabili daiteke. Klik programak aplikazio ezberdinak eraiki ditzake. Adibidez:
  • puzzleak
  • erantzunak idazteko ariketak
  • aurkezpen pantailak
  • kruzigramak
2- Zelan lortzen da Klik 3.0-a? Klik programa dohaineko programa desiteko http://clic.xtec.net/es/index.htm Programa hau jeisteko pausuak:
  1. Aurretik aipatutako orrian “Raco del Clic” botoia aukeratu.
  2. Orri horretan “descargar instalacion”sakatu.
  3. Nahi duzun hizkuntza aukeratu
  4. Aukeratu 30es.exe
  5. Gorde egin behar da jesiten hasteko.
  6. Horren ostean itxaron behar den denbora.
  7. Azkeda jeisteko prozesua.
3-Nola instalatzen da Klik 3.0? Jarraian datorren zatian azalduko dugu. 4-Nola erabiltzen da Klik 3.0 a? Klik programaren “guia didaktikoa” jesiteko egin behra dena.
  1. sakatu behe aldean aurkitzen den liburuxka bat.
  2. Bertan “aceptar- en gainean sakatu.
  3. Horren ostean gorde.
  4. Dena egin ostean “menu printzipalean agertzen diren instrukzioak irakurri.

external image C:%5CDOCUME%7E1%5CAlumno%5CCONFIG%7E1%5CTemp%5Cmsohtml1%5C01%5Cclip_image005.jpg“Artikulu honetan klik programa aztertzen dute. Klik programa informatiko bat da eta bere ezaugarri nagusia jarduera hezitzaileak sortzea da. Jarduera horiek hurrengo ereduak erabiltzen dituzte: buruhausgarriak, elkarketak, letra zopak, gurutzegramak eta testu ariketak. Oinarrizko eredu honek curriculumeko arlo guztietarako jarduerak garatzeko aukera ematen du.
Artikulu honetan programa horren garapenetarako bat aztertzen da, konkretuki matematikarako egindako jarduera pakete bat aztertzen da, eta honen arrakastaren zergatia azaltzen saiatzen dira.
Arrakastari buruz hitz egiten dutenean pentsamenduaren garapena, sormena eta ikasketa estrategiak bultzatzen dituela azpimarratzen dute. Honetaz gain badira kontutan hartu beharreko beste hainbat gauza onuragarri: kostua, erabiltzeko erraztasuna eta ezagutzaren, denboraren eta espazioaren kudeaketa.”
Artikulua hurrengo helbidean aurki dezakezue: http://www.hikhasi.com/artikulua/785
KLIK PROGRAMAREN ALDE POSITIBOAK:
  • Lortzeko erraztasuna. Doan eskura daiteke Interneten.
  • Erabiltzeko erraza eta intuitiboa da. Aldez aurretik ezer jakin gabe ere, erabil daiteke.
  • Oinarrizko hardware euskarriari dagokionez, behar gutxi eskatzen ditu. Adibidez, Windows 3.1pean eta 386 ordenagailu batean lasai asko aritu daiteke.
  • Kalitate handiko multimedia-jarduerak sor daitezke.
  • Sormen handiko aukerak ditu.
  • Ikasle elbarrituek erabiltzeko sarbide mota desberdinak sor daitezke (esate baterako, kurtsorearen tamaina ere alda daiteke).
KLIK PROGRAMAREN ALDE NEGATIBOAK; orain aipatutako artxiboek muga batzuk dituzte:
  • Soinu artxiboak: bakarrik .WAV eta .MIDmotakoak erabil ditzakegu, ez .MP3 edo horrelakoak.
  • Testu artxiboak: ekintzaren barnean gordetzeko .TXTizan behar dira, ez .DOC (Word-ek egiten dituenak).
  • Bideo artxiboak: .AVIerabil daiteke, baina ez dira luzeak izan behar.
  • Irudi artxiboak: jar ditzakegu .BMP edo .GIF artxiboak, baina ez .JPG edo horrelakoak.
NOLA SORTU JARDUERA BERRI BAT?
Jarduera berri bat sortu baino lehen CLIC programa instalatu behar dugu gure ordenagailuan (web orri honetan eskura daiteke: www.xtec.es/recursos/clic/esp/info/download.htm#eus).
Gorde ondoren, exekutatu.
KLIK PROGRAMAREN ETORKIZUNA
Gaur egun, JCLIC (javaclic) proiektu berrian dabil sartuta Francesc, programa eguneratzeko asmoarekin, baita web orriaren berrikuntzan ere. JCLIC proiektua Interneteko abantailak aprobetxatzeko sortu da eta helburu hauek ditu:
  • Internetetik bertatik aplikazioen erabilera zuzenean egitea, ezer jaitsi gabe.
  • Orain arte egindako CLIC jarduerekin bateragarritasuna lortzea.
  • Edozein sistema eragiletan CLIC erabiltzea.
  • Fitxeroetan formato estandarra erabiltzea datu baseetan sartzeko erraztasuna emanez.
  • Nazio ezberdinetako eskolen eta irakasleen trukea eta elkarlana erraz hedatzea.
  • Erabiltzaileen iradokizunak eta hobekuntzak jasotzea.
  • Programazio taldeen lanari esker programaren garapen handiagoa lortzea.
  • Jarduerak sortzeko inguru handiagoa eta emankorragoa izatea.
Europan zehar CLIC programa erabiltzen dute, Teleregions proiektuari esker. Besteak beste, Frantzian, Austrian, eta azken urte hauetan, Hego Amerikan ere zabaldu da CLIC programaren erabilera eta sortzaile taldeak ere osatu dira.
Teleregionsproiektua, aplikazio tematikoetan erabilitako ideia europearra da. Klik 3 hizkuntza ezberdinetara itzultzeko eta aplikazio berrien garapena eta elkartrukea garatzeko erabilia.
Hona hemen Teleregions-i esker sorturiko materiale ezberdinak.
- Klik programaren itzulpena Ingelesera, Alemanera eta frantsesera.
- Ariketa ezberdinen itzulketa frantsezera eta Alemanera.
- Ariketa berrien prestakuntzak hizkuntza ezberdinetara.

Nola egin blog bat?

  1. NOLA EGITEN DA BLOG BAT?
  2. 1. Pausoa- Interneten sartu
  3. 2. Pausoa- Borobilaren barnean jarri ondoko helbidea: www.blogger.com 3. Pausoa- “Cree su blog ahora” jartzen duen gezian klikatu
  4. 4. Pausoa: Hutsuneak bete: -Lehen egindako helbidea jarri. -Kontraseña jarri. -Zure izena jarri. -Ziurtasun hitza jarri. Datuak bete ondoren -Laukitxoa “Continuar”-eri eman markatu.
  5. 4. Pausoa: Hutsuneak betetzen jarraitu: -Blogaren titulua jarri. -Blogaren helbidea jarri. -Ziurtasun hitza jarri. Datuak bete ondoren “Continuar”-eri eman
  6. Datuak bete ondoren “Continuar”-eri eman
  7. BLOGA SORTUA DAUKAZU!!!!!

Zer da blog bat?

Orokorra
Blog (edo Weblog) bat, anotazio, istorio edo artikulu publikoak idazten diren Interneteko gune bat da. Egile bakoitzak anotazioak egunkari edo bitakora moduan idazten ditu eta hauek kronologikoki publikatuz doaz bere blogean.
Blog gehienak pertsonalak dira, egile bakar batek idatziak. Beste batzuk hiru edo lau pertsonen artean idazten dira. Bertan edozer gauza publika daiteke, askatasun osoz, egunkari pertsonal bat izango balitz bezela, notiziak, aktualitatearen iritzia, imajinak, poesia… Zerbait esateko daukan edonork eduki dezake blog bat.
Blog bat edukitzea dohakoa da, hala ere badaude ordaindu beharrekoak direnak. Blog bat eduki nahi duenak existitzen diren publikazio plataforma askotako batera jo eta minutu gutxitan blog bat sortu dezake eta idazten hasi.
Blog baten ezaugarri nagusienak:
Libreak dira: Nik nere blogean nahi dudana esan dezaket.
Kronologikoak dira: Gaur idatzi dudana atzo idatzi nuenaren aurretik azalduko da.
Irekiak dira: Orokorrean irakurleek komentarioak idatz ditzakete nire anotazioetan, baina hau egilearen erabakia da.
Kategorizatuak daude: Publikatzen dudan sarrera bakoitza kategoria bat edo gehiagotan sar dezaket, horrela musika, kultura, edo teknologiari buruzko sarrerak organizatzeko aukera izango dut, eta era honetan irakurketa erreztuko diot irakurleari.

Blog bat eduki nahi dut!
Blog bat sortzeko aukera asko daude. Euskal Herrian, eskualde askotan Blog komunitateak sortu dituzte bertakoei blog bat edukitzeko aukera emateko: Goiena.net, Uztarria.com, Eibar.org eta beste batzuk.
Blogari.net: Euskal Herrian garatu den blogak sortu eta kudeatzeko plataforma. Dohakoa.
Blogak.com: Euskal Herrian garatu den blogak sortu eta kudeatzeko plataforma. Dohakoa.
Beste batzuk:
Blogger: Google-en eskutik. Dohakoa.
Wordpress: Dohakoa
TypePad: Ordainekoa
Gehiago jakiteko:
Wikipediak blogei buruz ematen duen definizioaTeketen blogean ematen den definizioa

Mapa Kontzeptualak

Gaur egun interneten mapa kontzeptualak sortzeko hainbat programa topatu daitezke, bai ordaintzekoak, bai doakoak. Doakoen artean, “CmapTools” West Floridako Unibertsitatean (Estatu Batuak), “Institute for Human and Machine Cognition”-ek garatu zuen. Software hau, ezagutzak mapa kontzeptual moduan, amaraun mudan, idei mapa moduan edo kausa-ondorio diagrama moduan azaltzeko sortu zen, dena lan giro intuitibo, lagunkoi eta erraz batean erabiltzeko.
Topatutako helbidean, “CmapTools” programa deskargatzeko aukera ematen digute eta aldi berean programa izatean, hau instalatzeko jarraitu behar ditugun pausuak azaltzen dizkigute.
” CmapTools”eko web-orrian, laguntza liburua gazteleraz topa ditzakegu. Bertan mapa kontzeptual bat sortzeko jarraitu behar ditugun pausuak grafikoki azaltzen dizkigute eta beste funtzionaltasun aurrekari batzuk azaltzen dizkigute.
Artikulua hurrengo helbidean aurki daiteke:
http://www.eduteka.org/Cmap1.php
Artikuluan mapa kontzeptualen metodologia aurkitu dezakezue. Gainera, nahiko garbi azaltzen ditu mapa kontzeptualak zer diren eta hauen elementuak zentzuk diren.
Artikulua hiru zatitan banatu dezakegu. Lehenengo zatian, mapa kontzeptualek zer diren azalduta agertuko zaizue. Bigarrenean, mapa kontzeptualen elementuak eta hirugarrenean, mapa kontzeptualen ezaugarriak eta hauek nola eraiki dezakegun ikusi dezakezue.
Mapa kontzeptualak, hezkuntzaren esparruan, gero eta gehiago erabiltzen ari dira, haur hezkuntzatik hasita unibertsitatera helduta.
Mapa kontzeptualak hainbat elementu ditu: kontzeptuak, hitzen lotura, proposamena, daten eta marren lotura, datak, gurutzatutako konexioa eta mapa kontzeptualak nola irudikatzen dira.
Amaitzeko mapa kontzeptualen ezaugarriak eta hauek nola eraikitzen dira ikusiko duzue. Mapa kontzeptualak, ikusgarriak, kontzeptuak argi eta garbi azalduta, sinpleak…izan behar dira. Baita ere, mapa kontzeptual bat egiteko, zenbait pausu jarraitu beharko dute, non artikuluan argi eta garbi azaltzen duen.
Beraz, nire ustez, artikulua oso interesgarria da, hainbat gauza azaltzen dituelako. Gainera, artikuluan agertzen den informazioa oso ondo azalduta dago eta oinarrizko kontzeptuak jakin ondoren mapa bat nola egiten den azaltzen duenez, umeak mapa kontzeptualak egiten jakingo dute.
external image C:%5CDOCUME%7E1%5CAlumno%5CCONFIG%7E1%5CTemp%5Cmsohtml1%5C01%5Cclip_image006.gif Hona hemen aukeratutako artikuluaren helbidea, non informazioa garatuagoa aurkituko duzuen:
http://www.monografias.com/trabajos10/mema/mema.shtml
Share This

Kaixo, Gorka eta Ibai gara. Hona hemen internetetik buelta bat emanda topatu ditugun gai honekiko toki interesgarriak:
webquest. tutorial
Beste bueltatxo bat emanda, orain dela gutxi argitutarako arikulu bat topatu dugu. Espainiako Gobernua onartu du 2010/11 ikasturterako, lehen hezkuntzako 5. mailatik hasita eta bigarren hezkuntza bukatu arte, ikasle bakoitza bere ordenagailua izango duela. Proposamen oso interesgarria iruditu zaigu, beraz, hona igotzea erabaki dugu.
ORDENAGAILU BAT IKASLE BAKOITZARENTZAKO

Ioritz eta Roke Ikastorratza web gunean liburu bat proposatzen du haur hezkuntza eta teknologien inguruan. Interesagarria dirudi liburuak.
Teknologia berriak, haur hezkuntzan ereNuevas tecnologías en educación infantil
Autor:
Rosalía Romero Tena
Editor:
MAS - Eduforma
ISBN:
8466545670 / 84-665-4567-0
Género:
Science/Education
Páginas:
110
Recomendada:

Puntuación:
8 out of 10
Teknologia berriak, haur hezkuntzan ere de [[javascript:openWindow('http://ikastorratza.civiblog.org/blog/cmd=view_user/username=cbbasque', 'info', 450, 600);|Txomin]] el lun 19 mar 2007 15:12 CET | Link permanente | Cosmos
TIC
TIC

Egun zaila da teknologia berriekin topo ez egitea, batez ere hezkuntza arloko esparruetan. Hau egia da baita haur hezkuntzan ere.
Egia esan, teknologia berriak eta ordenagailuak erabiltzea ez da moda kontua. Irakas-praktikak erakutsi digu panazea izan gabe ere, bitarteko erabilgarriak direla zenbait unetan eta zenbait helburutarako.
Akaso hortxe dago gakoa; hau da, jakitea noiz eta nola erabilgarriak eta egokiak suertatzen diren teknika didaktiko berri hauek. Xede honetarako zer hobe besteen esperientzietan oinarritzea baino?
Hartara liburu hau aurkeztu gura dizuet, hain zuzen esperientzia praktikotik abiatu den liburua eta iradokizun eta aholku dezente dakartza, betiere, astun izan gabe eta predikamendu teoriko luzerik gabe.
Ideia berrien bila bazabiltza, hortxe dituzu ideia freskoak.

Ioritz eta Roke. Iritzi artikulu oso interesgarria! Hik Hasi aldizkaritik ateratakoa.

LASKIBAR, Iker. Hezkuntzari aplikaturiko Teknologia Berrietan trebatua
Ekarpena
Teknologia berriak: Teknologia berriak hezkuntzan

Zenbakia
64. alea
Data
2002(e)ko urtarrila
Idazlea
LASKIBAR, Iker. Hezkuntzari aplikaturiko Teknologia Berrietan trebatua
Saila
Ekarpena


Dirudienez, Teknologia Berriak ikastetxeetan sartu egin behar dira. Ia inork ez dauka dudarik. Dena den, gutxienez zalantza sortu behar zaigulako ustean nago: Teknologia Berriak sartu behar al dira ikastetxeetan? Zergatik?

Batzuek diote ikastetxeetako lana sozializatzea dela. Beraz -jarraitzen dute-, Teknologia Berriak gizartean daudenez, ikastetxeek teknologien mundu horretan bizitzeko trebetasuna garatu behar dute. Nire ustez, arrazoiketa hori gezurrezkoa da. Denok dakigu indarkeria ere gizartean dagoela, baina hori ez da nahikoa gure ikasleak jotzeko edo babes teknikak erakusteko. Orduan, zergatik sartu behar dira Teknologia Berriak ikastetxeetan? Arrazoi sinpleago bategatik: Teknologia Berriek hezkuntza arloan aukera interesgarriak eskaintzen dizkigutelako, eskoletara iristeko eta sartzeko denbora luzea behar izan badute ere.

Duela hogei urte ordenagailuek izugarrizko itxaropena sortu zuten hezkuntza esparruan. Ordenagailuak irakasleen ordezkoak izango zirela sinesten zen. Helburu hori lortzeko, konduktistek geletan ezartzeko programa dexente hedatu zituzten, ordenagailua eskoletako elementu garrantzitsuena izango zelako ustean. Baina, denborak sinesmen hori ustela zela frogatu du.

Ondoren, fidagaiztasunaren garaia etorri zen. Ordenagailuak bazter batean utzi ziren, ia ezertarako ez zutela balio argudiatuz. Makina garestiak ziren eta irakasleei ez omen zieten batere laguntzen. Alabaina, azaldutako atsekabea laster aldatu zen, Internet sortu zenean informazio digitalaren garrantzia benetan ulertu baitzen. Alde batetik, testuak formatu digitalean gorde ditzakegu. Zer da informazio digitala? Papera eta informazioa bereiztea. Jadanik ez dugu paperik behar informazioa alde batetik bestera mugitzeko. Lehen liburu bat bidaltzeko paketea postontzian sartu eta iritsi arte itxaron behar genuen; gaur egun, dokumentu bat edozein lekutara bidaltzeko ez dugu denbora gehiegi itxaron behar, segundo pare bat baizik. Posta elektronikoaren edo e-mailaren bidez ia edozein dokumentu bidal dezakegu hartzaileak behingoan jasoko duela jakinez. Informazio digitalaren iraultza ulertzeko, esan daiteke, adibidez, diskete batean 870 orriko testu bat gorde dezakegula eta CD batean ia 600.000 orriko testua.

Bestalde, txat solasguneen bidez ikasleek edozein herrialdetako ikasleei idatz diezaiekete eta beraiengandik erantzuna jaso, aldi berean. Txat solasguneen erabilera oso interesgarria iruditzen zait ingelesa, frantsesa edo beste edozein hizkuntza irakurtzen eta idazten ikasteko. Baina, irakasleentzat ere erakargarria da: urruti dauden irakasleak gela birtual batean elkar daitezke elkarren esperientzietatik ikasteko eta materialak elkarri eskuratzeko.

Interneti esker, eskolako web orrian gurasoei bidalitako oharrak, ikastetxearen Hezkuntza Proiektua, curriculuma, gaien apunteak, etxerako lanak, ezagupenak sakontzeko bibliografia, ordutegiak eta abar jar ditzakegu. Hipertestua ere oso interesgarria izan daiteke gai batzuk irakasteko. Ikertzaileen artean eztabaida gogorra dago hipertestuari buruz, eta seguraski, laster ikusiko dira hezkuntza munduan aplikatzeko ondorio interesgarriak. Dena den, gai horietaz guztietaz hurrengo artikuluetan arituko gara

Ikastetxean Internet izanez gero, NASAk duen web orrian sar gaitezke eta ilargiaren argazkiak jaso, edota ikasleei edozein gairi buruzko informazioa lor dezaten eskatu.

Hedabideek , orokorrean, et ordenagailuak , konkretuki, informazioaren ateak irekitzen dizkigute. Nahi dugun gaiari buruzko informazioa aurki dezakegu Internet sarean. Gure arazo bakarra informazio hori aurkitzea da.

Nire ustez, gela bakoitzean sarean konektatutako ordenagailu bat eduki beharko litzateke. Horrela, gaur egungo hezkuntzaren ikuskera aldatu egin beharko genuke. Jende askok dio ordenagailuaren eginkizuna ikasleak aktibitate mekanikoetan trebatzea dela. Hezkuntzari aplikaturik sortu diren ia programa informatiko guztiak hori egiten dutela dirudi. Ikuskera hori konduktisten antzekoa da. Konduktismoa oso interesgarria iruditzen zait, baina era orokorrean hezkuntzan erabiltzeko, ez hainbeste. Nire ustez, ikasleei irakats diezaiekegun alderdirik garrantzitsuena behar duten informazioa beren kabuz lortzea da. Eta horrekin batera, beste helburu garrantzitsuago bat lor dezakegu: hau da, ikaslearen autonomia sustatzea.

Hezkuntzari aplikaturiko Teknologia Berrietan sartuta gaudenok ez dakigu nola aldatuko diren gauzak, ezta norantz aldatuko diren ere. Nolanahi ere ziur gaude mundu hau mugitzen ari dela. Eta nahitaez Teknologia Berriak eta hezkuntza nonbait topatuko direla dirudi•

Ioritz eta Roke
Jakintza Ikastolan Abanto Zierbena, Gallarta, Bizkaia. Teknologia Berriak irakaskuntzan nola erabiltzen dituzten azlapena.Modu praktikoan aurten ikasiriko hainbat programen erabilera (wiki eta blog)
Ioritz eta Roke
Gorputz hezkuntza eta teknologia berriak nola uztartu modu praktiko batetan. Lasarte-Oriako Landaberri institutuan modu praktikoan eginiko esperientzia.

WINDOWS MOVIE MAKER - TUTORIALA (Euskaraz)
Ander Gorritxategi eta Igarki Kastresana (Klasean egindako aurkezpena)


iker eta iñakihona hemen gif animatuak sortzeko tutorial erraz bat.

**Iker Bueno eta Iñaki Goenaga** Hona guk erabili dugun programa deskargatzeko helbidea. Advanced gif animator. erabiltzeko erraza.

Oriandik ez dakizu nola egin bideo baten aldaketak Movie Maker-arekin? Ez duzu menperatzen jClica-a? Hona hemen bideo errazbatzuk nola eginazalduko dizkizunak, era erraz batean, klikatu eta hasi ikasten.(Olatz Bastarrica)

MOVIE MAKER


JCLIC





Eneko Rodriguez eta Ivan Villalba: hurrengo lerroetan eskeintzen dizuegu lanak egin ditugun bitartean aurkitutako gune interesgarri eta baliagarriak:

  • Kontzeptu mapak: honetan beste programa bat aurkitu dugu, Mindmeister deitzen dena. Hau ezagutzeko tutorial bar jartzen dizuegu eta programa deskargatzeko web orrialdeko linka . Bestalde Cmaptools inguruan aurkitutako beste tutorial erraz bat jartzen dizuegu ere.
  • Google maps: honen inguruan jarriko dizuegu hitzaldian ikusi genuen aurkezpenaren antzeko artxiboa, gure arlorako oso egokia iruditu baitzaigu honen erabilera ez ahaztea.
  • Blogak: batetik Ana Ovandok blogger inguruko ezarri duen tutoriala eskeintzen dizuegu, horretarako web orrialdean agertzen den aurkezpena ikusi behar duzue. Bestetik blogetan erabiltzen diren baliabideen orri bat eskegitzen dugu, baliabide hauek apur bat konplexuak dira, horrela betiko errekurtsoak ikusi beharrean beste batzuk ikusgai izango dituzue.
  • Jclic: hasteko Jclic programaren inguruko tutoriala igoko dugu eta ondoren aurkezten dizuegu Ardora programa, beren web orrian deskargatzeko eta programa erabiltzeko pausoak agertzen direlarik.
  • Bideoa: Movie Makerren aholkuerraz batzuk igoko ditugu programa erabiltzen ez diren pertsonentzat. Honetaz aparte bideoak eratu eta editatzeko beste programa on baten, Sony Vegas hain zuzen ere, tutoriala eta programa deskargatzeko orria eskeintzen dizuegu

Idoia eta Maitaneren ekarpenak

1. C maps Tools-en mapa kontzeptuala egiterakoan geziak agertzen dira hitzetik hitzera pasatzean. Gezi hori kendu nahi badugu, gezia selekzionatu eta “Supr” teklari eman behar diogu. Horrela bi laukiak agertzen dira haien artean gezirik egon gabe.
2. PHP Webquest-ean “Examinar”-retik argazkia sartu ordez zuhaitz bat agertzen den ikonoari ematen badiogu argazkia nahiko handia agertzen da eta orri hori publikatzean ere handiegi ikusten da. Txikiagoa egin nahi badugu iskinetatik hartu eta gutxinaka irudia txikitu egiten da. Honi esker idatzitakoa hobeto agertzen da.
3. Blog bat sortzean suposatzen da denek dutela zure blog-a ikusteko aukera. Bakoitzak bakarrik ikusteko aukera ere badago. Horretarako “Blogger”-ean “Configuración” botoia sakatu ondoren “Permisos” botoia sakatu behar dugu. Beheko aldean “Lectores de Blog” jartzen du. Bertan “Cualquiera”-ri eman beharrean “Unicamente autores del blog”-ari ematen badiogu, bakarrik egileek ikusteko aukera izango dute.
4. Blog-ean “Creación de entradas”-en zerbait idazten dugu eta gero “Enter” botoia sakatzen dugu irudi bat sartzerako orduan. Testua eta gero sinboloa agertzen da. Kontu handiz ibili behar gara horrekin. hori ezabatzen badugu, egindakoa gordetzean “Errorea” ematen du. Hitz horrek testua hor arte heltzen dela esan nahi du eta hori ezin da inoiz ezabatu.

Jon Aristizabal: Mapa kontzeptualak era sinkronikoan erabiltzeko aukera:

Cmap tools-en aukera ezberdinak aztertzen, mapa kontzeptualak bi edo pertsona gehiagoren artean, era berean lantzeko aukera ikusi dut; aukera benetan interesgarria iruditzen zait, mapa bat pertsona bat baino gehiagok egin behar badu, era honetan, bakoitzak bere etxetik edo lan egiteko lekutik bere kidearekin batera landu dezakeelako. Gainera, kideak momentuan bertan komunikatzeko aukera ematen du, bakoitzak dituen ideiak azaltzeko,eztabaidatzeko eta bien artean komenigarria dena aukeratu eta ipintzeko. Beraz, uste dut aukera benetan ona dela bi,hiru...kidek mapa kontzeptual bat garatu behar badute. Informazioa lortzeko, sakatu hemen. eta eman ezkerrean eta behe-behean agertzen den "colaborar de manera sincrónica"-ri.

Jon Aristizabal: Movie maker-aren erabilera didaktikoa eta Webquest ikusgarria sortzeko bost arauak:
1- Movie maker: Helbide honetan, movie maker-arekin hezkuntzan erabilera didaktikoa izango duten bideoak eratzeko hainbat aholku praktiko ematen dira. Ikus entzuteko errekurtsoen erabileraren garrantzia aipatu egiten da eta bideo erraz bat egiteko pausuen inguruan aholkuak ematen dira.
2- Webquest: interneten bilatuz, Bernie Dodge-k (Webquest-en sortzaileetako batek) webquest erabilgarri eta baliagarri bat sortzeko aipatzen dituen bost arau garrantzitsuenak agertzen dira hurrengo helbidean. Benetan interesgarriak dira ematen dituen aholkuak, sinpleak,ondo azalduak eta oso baliagarriak eta nor bera baino hobeago, honi buruzko aholkuak emateko.

Aloña Arruabarrena
HASIERAN EGIN DUGUN SARRERA LEHENENGO SARRERA BEZALA MANTENTZEKO PAUSUAK:
Lehenengo egin duzun sarrera beti aurrena izatea nahi baduzu, edo zure blogera sartzen direnak egin duzun lehenengo sarrera ikustea nahi baduzu, pausu hauek jarrai ditzakezu:
    • Blogger barnean zaudelarik, “editar entradas” klikatu behar dugu.
    • Editatu nahi duzun sarrera hautatu edo “editar” jartzen duen tokian klik bat egin.
    • Hautatu duzun sarreraren beheko aldean “opciones de entrada” klikatu. Berton, sarrera egin duzun data agertzen da. Lehenengo sarrera baldin bada, sarrera horren data egin dituzunen artean azken bezala jarri behar da. Adibidez, lehenengo sarreraren data 2009/03/16 bada, egiten diren hurrengo sarrerak data hori baino aurreragokoak izan behar dira.
Horrela lehenengo egin duzun sarrera beti izango duzu lehena.
ELOI TATOREN EKARPENA
Aloñak oso ongi adierazi digun bezala lehenengo egin dugun sarrera mantentzeko eguna aldatzearekin nahikoa da, baina egunaz gain orduarekin ere jolastu dezakegu kasu honetan.
Egun berean sarrera bat baino gehiago jarri nahi izanez gero eta horietako bat lehenago edo beranduago agertzea nahi badugu, egunarekin egin dugun bezala, orduarekin jolas dezakegu.
Aloña Arruabarrena

IRUDIAK TXERTATZEKO AUKERAK
Irudiak txantiloian nahi duzun lekuan jartzeko aukera gehiago daude “insertar imagen” honetan:
Examinar” jartzen duen lekuan ez dago txantiloian nahi duzun tokian jartzeko aukerarik.
Insertar imagen” barnean, irudi berean beste irudi batekin alternatzeko hurrengo pausuak eman behar dira:

  • Insertar imagen”ean klik bat egin, AVANZADO karpeta ireki eta “intercambio de imagen” agertzen den lekuan, imagen alternativa aukeratu.
  • Jarraian, Googelera sartu. Googelean, nahi duzun irudia aurkitzeko “imágenes” klikatu. Bertan gustoko duzun irudia klikatu eta “ver en tamaño completo” klikatu. Hemen, irudi gainean jarri, arratoiaren eskuineko botoiari klik bat egin eta propiedades klikatu. Ondoren, propiedades horren barnean agertzen den URL kopiatu behar dugu.
  • Webquest orrira joan eta irudia kopiatzeko, irekita dugun leihora joan behar dugu. Bertan bi aukera ditugu:
- Al pasar el ratón por encima de la imagen: kopiatutako irudi baten URL-a hemen itsatsi.
- Al sacar el ratón de la imagen: kopiatutako beste irudi baten URL-a itsatsi.
Horrela, irudia jarri dugun lekuan beste irudi bat alternatu ahal izango dugu.
Aloña Arruabarrena
POP UP-ak DESBLOKEATZEKO PAUSUAK:
Webquest-a egiten gauden bitartean atal baten bat (Sarrera, Ataza, Prozesua , Ebaluazioa edota Ondorioak) gordetzeko edo bidaltzeko ematen diogunean eta ez denean gordea geratzen, zer egin dezakegu:
Arazoa blokeatutako pop up-etan dago, eta pop up hauek desblokeatzeko pausu hauek jarraitu behar dira. Oso erraza da.
    • Google erabiltzen baduzue:
      • Menu”an dagoen “Herramientas” klikatu.
      • Herramientas” barnean “Opciones de Internet” klikatu.
      • Opciones de Internet” barneanPrivacidad” erlaitza klikatu.
      • Bloquear elementos emergentes” klikatu, desblokeatu dadin.
      • Aplicar” klikatu baieztatzeko.
      • Aceptar” klikatu egin nahi duguna baieztatzeko.
      • Oharra: Egin nahi duguna bukatzerakoan edo gorde ezin izan duguna gordea dugunean berriro blokeatu behar ditugu pop up-ak ordenagailua babestuta izan dezagun.


Horrela lanaren atal guztiak gorde ahal izango ditugu.


ELOI TATOREN EKARPENA
Begira, hemen webquest bat zer den modu interesgarri eta dibertigarri batez azaltzen dute:getxoko berritzegunetikELOI TATOREN EKARPENA Hona hemen blog bat nola egin modu erraz batez azaltzen duen tutoriala:
bloga nola egin
ELOI TATOREN EKARPENA
Hemen azaltzen digute mapa kontzeptualak egiten jakitea zergatik den garrantzitsua:mapa kontzeptualak egiten ikasten

ELOI TATOREN EKARPENA
Bideo bat burutzerako orduan, uste dut oso interesgarria dela programa hau ezagutzea. Izan ere, argazkien bidez egin behar badugu bideoa laguntza handia emango digu. Eta gainera haurrek marrazkiak egiteko ere oso egokia da. Hona ba hemen programa honi buruzko informazioa:
paint