GOAZEN GURE HAURREKIN BATERA ORTZADARRA MARGOTZERA!!
Guraso web orrialdean topatutako artikulu interesgarria

http://guraso.com/kolaborazioak/goazen-gure-haurrekin-batera-ortzadarra-margotzera/

Ekarpenaren egileak: Oihane Egaña eta Ane Celaya

Helbide hau castillako eskola batena da eta interesgarria da. Ariketak ere zintzilikatzen dituzte.
http://www.educa.jcyl.es/educacyl/cm/gallery/Recursos%20Infinity/escritorio_infantil_/castellano/escritorio.html
Ekarpenaren egileak: Leire eta izaskun alvarez.

Hemen daukazute helbide bat sarean jolasteko, bai HHko eta LHko haurrendako jokuak dira eta arlo ezberdinetakoak.
http://roble.pntic.mec.es/arum0010/
Ekarpenaren egileak: Leire eta Izaskun Alvarez

Orrialde honetan programa batzuk deskargatzeko aukera ematen du, haurrekin margotzeko programak dira. Hauetako bat euskeraz erabili dezakezue. Doan deskargatu daitezke.

http://www.cdlibre.org/consultar/catalogo/Educativos_Editores-graficos-infantiles.html

Ekarpenaren egileak: leire eta izakun alvarez.
Haur eta nerabeekin genero indarkeria lantzeko bideo interesgarri bat proposatzen dizuegu:


Ekarpenaren egileak: Oihane Egaña eta Ane Celaya.

Nongoak dira etorkinen seme alabak??

Gure ikasleen gurasoek jatorri desberdinak dituzte, etxean erreferentziazko kultura bat izango dute, eskolan beste bat, kalean...anitzak!! Guzti hontaz hausnartzeko testu interesgarri bat uzten dizuet. Amelia Barquin, unibertsitateko irakasleak egina.
barquin
Ekarpenaren egileak: Ohiane Egaña eta Ane Celaya,


Durangoko berritzeguneko aholkulariak mochila digitala sortu dute eta bi zentrotan erabiltzen ari dira. Hemen daukazute beraiei egindako elkarrizketa bat zer den azaltzen.
http://www.durangon.com/llega-la-mochila-digital_es_0_15_2187.html
Helbide honetan "aula de innovación educativa" aldizkaria erosi dezakezute.
http://au.zinio.com/browse/publications/index.jsp?productId=240773946&offer=240777637
Ekarpenak: Izaskun eta Leire Alvarez
Hemen daukazue Narcea argitaletxearen helbidea, gauza interesgarriak egoten dira.
http://www.narceaediciones.es/
Ekarpenaren egileak: izaskun eta leire alvarez.

PEKEGIFS

Umeekin gai ezberdinak landu daitezke:
- Irudiak margoztea
- Jokuak: disney jokuak, haurrentzako jokuak, etab.
- Labirintoak
- Asmakizunak
- Elezaharrak
- Denborapasak
- Ezberdintasunak
- Eskulanak
- Eranskailuak
- Hizki zopak
- Programak
Ekarpenaren egileak: Cristina Martinez eta Ane Larrinaga

FAMILIA INTERNETEN

Edozein adinetako haurra izanda orrialde hau baliagarria izango zaizue: musika, animaliak, kirolak, lanak, kultura, zientzia, natura, jokuak, etab. aurkituko dituzue.


Gurasoentzako baliabideak:

Gurasoak umearen hazkuntzan oinarriak dira, beraz ondo informatuak egotea premiazko ekintza da.
- Haurren elikadura eta nutrizioa
- Ongizatea
- Musika
- Hezkutza errekurtsoak
Alderdi guzti hauek eta gehiago aurkituko dituzue hemen.
Ekarpenaren egileak: Cristina Martinez eta Ane Larrinaga

UMEENTZAKO JOLASAK

Haur hezkuntzan umeek jolastea ezinbesteko jarduera da. Orrialde honetan sartuta ez dute bakarrik jolasteko aukera izango, hainbat aukera desberdin izango dituzte; jolasak, bideoak, txisteak, irudiak, haurren ipuinak, marrazketarako irudiak, haurrentzako sailak, aho-korapiloak eta beste hainbat ariketa dibertigarri.
Ikusten duzuenez ezinezkoa izango da haurrak aspertsea.
Ekarpenaren egileak: Cristina Martinez eta Ane Larrinaga

MUSIKA LANTZEKO JARDUERAK

http://www.aprendomusica.com/

Orrialde honetan, musikaren inguruan haritzeko hainbat ariketa daude:

- Notak ikasteko zein identifikatzeko ariketak.

- Noten posizioa flauta goxoan ikasteko ariketak.

- Musika diktadoak.

- Abestiak ikasteko ariketak.

- Beltzak, kortxea, semikortxea, txuria... ikasteko eta praktikatzeko ariketak.

LETRAK lantzeko hainbat ariketa ikusiko dituzue, ondororengo linkean klikatuz gero, .

Lehendabizi, landu nahi duzuen letra ahutatu, eta gero nahi duzuen ariketan klikatu. Haurrekin lantzeko oso erraza da, eta haur hezkuntzan dauden harrentzako dago zuzendua.

http://ntic.educacion.es/w3//eos/MaterialesEducativos/mem2003/letras/

Bide- hezkuntza eskolan bertan landutzeko da hurrengo orrialdea.

http://ntic.educacion.es/w3//recursos/primaria/transversales/vial/vial_escuela/index.html

Bertan, bide- hezkuntzaren inguruan haritzeko hainbat ekintza ageri da:

- Seinaleak.

- Araudia.

- Hiztegia.

- Ariketak.

- Ekarpenaren egilea: Iratxe Eguren Gascón -


HAUR HEZKUNTZARAKO ETA LEHEN HEZKUNTZARAKO MATERIALAK

http://www2.elkarrekin.org/elk/Edebe/index.html

Haur hezkuntzari dagokionez, hizkuntzaren inguruko hiztegia lantzeko ariketa asko ageri da.

Ariketak, jolas gisa ageri dira, zeinak ipuin tradizionaletaz baliatzen da batzuetan.

Baita, matematika lantzeko ere hainabat baliabide ageri da. Hala nola, zenbakiak eta zenbaketa.

Amaitzeko, gure arlotik kampo dagoen arren, lehen hezkuntzan lantzeko hainbat ariketa daude, zeinak ondorengo arloak lantzen dituzte:

- Irakurketa.

- Hiztegia.

- Matematika

- Ekarpenaren egilea: Iratxe Eguren Gascón -

Kaixo Leire eta Izaskun Alvarez gara HHko bi ikasle. Wiki bat sortu dugu animaliei buruz. Hemen helbidea, interesgarria izatea espero dugu. http://leireizaskun.wikispaces.com

**Gizarte sareak hezkuntzari aplikatzearen inguruko artikulu interesgarria**

Zenbait baliabidek zabaltzen dizkiguten aukerak azaltzen dira, lotura baliagarriak eskeiniz. Bartzelonako J. J. de Haro irakasleak bere blogean idatzia.

CRISTINA FONTÁN kristinafontan@gmail.com


external image images?q=tbn:ANd9GcSWCjFa5zyBCMTFj1VhcxG_e6erw0wjZ6tTJ_XNrpCdGfihr7il&t=1

cienciafacil.com

Haurrekin etxean egin ditzakegun esperimentu errazak: fisika, matematika, kimika, biologia, eguzkia, robotak...

Saiakuntza bakoitzean erabiliko diren materialak, eman beharreko pausuak eta argazkiak agertzen dira. Bolivian sortutako ekimena.

CRISTINA FONTÁN kristinafontan@gmail.com


external image images?q=tbn:ANd9GcQBGGHU02APrKxVe4wlj_0_eXwzbguBwHjGYUU7LGblTpM-nABBagGnoss Errioxan sortutako profesionalentzako plataforma edo gizarte sarea dugu.

Profila sor dezakezu, besteekin konpartitu, talde desberdinetan sartu edo berriak sortu. Enpresak nahiz pertsonak orokorrean sar daitezke, eta kategorien arabera aurki ditzakegu komunitateak. Hezkuntza kategoriaren barruan, 300 komunitate baino gehiago daude, zenbait azpikategoriatan banatuta: ikastetxeak, irakasleak, ikasleak, unibertsitateak, gurasoak, ikastaldeak, hezkuntzarako baliabideak, berrikuntza... Azpimarratzekoa: DesafíoGnossEduca.

Gnoss ulertzeko: sortzaileari elkarrizketa Gnoss ikusteko: aurkibidera

CRISTINA FONTÁN kristinafontan@gmail.com


http://es.scribd.com/doc/31118101/100-formas-de-usar-las-redes-sociales-en-educacion

Askotan entzuten dugu sare sozialak edo gizarte sareak hezkuntzan erabiltzeak abantailak izan ditzakeela. Hona hemen horren inguruan ehun ideia ematen dituen scribd-a. Denetarik aurki daiteke hemen, hezkuntza sistemako maila desberdinetan diharduten ikasle zein irakasleentzat: gelan lantzen diren edukietan sakontzeko aholkuak, familiekiko harremanak errazteko, proiektuak bideratzeko, eta abar. Artikulua ingelesez idatzita dago (baita gaztelaniaz ere, baina itzulpena txarra da). Granfjsh izeneko batek igo zuen, baina egilea ez daukat argi.
CRISTINA FONTÁN kristinafontan@gmail.com

Hiztegia.net.

external image hiztegia.JPG
Hainbeste hiztegi kontsultatzeko aukera ematen du webgune honek. Artez euskara zerbitzuak eskaintzen duen zerbitzu bat da. Webgune honetan, honako hauek aurki ditzakegu: hiztegi orokorrak (zehazki, elhuyar, euskalterm, 3000...), sinonimoak (uzei...), herriz herriko hiztegiak (Gernika, Ondarroa, Azkoitia, Bermeo...), entziklopediak (auñamendi, harluxet, wikipedia...), gaikakoak (erizaintza, arkitektura, burdindegiak, elektrizitatea, makina herramienta, sukaldaritza...), corpusa (hiru.com, ivap, gotzon garateren atsotitzak, ereduzko prosa, euskal datu basea...), erdarak (RAE, le gran dictionnaire, Britanica...), sofwarea (elebila, euskalbar, euskarazko sofwareak...) eta kontsultak (zientzia.net, euskaltzaindiako jagonet, xuxenweb...).
KATTALIN ARIZMENDIARRIETA, OIHANE REGIL, NAIA ODRIOZOLA


Menudo Arte: Arte y Mercado izeneko aldizkari elektronikoaren haurrentzako gehiagarria.external image menudo-arte.pnghttp://www.arteymercado.com/menudoarte/HL eta LH-ko umeak artera hurbiltzeko eta euren sormena suspertzeko oso egokia.Zenbait lotura eta azpiatalen bitartez, aukera anitzak eta aberasgarriak eskeintzen dizkigu: margolari ezagunen biografiak zein artelanak landu daitezke, geure lanak sortu, artearen inguruko berriak irakurri, hainbat museotan aurrera eramaten diren tailerren eta proiektuen berri izan, denborapasekin jolastu, …CRISTINA FONTÁN kristinafontan@gmail.com

Y tú, ¿qué comes?: elikadura osasungarriaren garrantzia ulertzen hasteko baliabidea.
external image y+t%C3%BA+qu%C3%A9+comes.jpg



http://www.educarm.es/cnice/epssd1/sd1_00_00.html



Gai ezberdinak landu daitezke, besteak beste, ogia eta esnearen ekoizpena, gosariaren garrantzia, garbitasun- ohiturak eta digestioa. Lehen Hezkuntzarako informazio eta ariketa aproposak. CNICE- k (Centro Nacional de Investigación y Comunicación Educativa) sortutako tresna hau gaztelaniaz dugu eskuragarri; euskaraz ez dut halakorik aurkitu.
CRISTINA FONTÁN kristinafontan@gmail.com

Endomo: Hezkuntzara bideratutako microblogging plataforma
Segurtasuna oso gai kritikoa da IKT-ren erabileran, hezkuntza arolari dagokionez. Twitter bezalako sare sozialetan ikasleek zoritxarreko sorpresak aurki ez ditzaten, aplikazio oso interesgarriak azaldu dira Twitterren antzerako funtzionalitateak dituztenak, ingurune kontrolatu batean gauzatzeko. Endomo adibidez, bereziki hezkuntza arlorako diseinatutako “microblogging” aplikazioa da. Honen bidez, ikasleak erregistratu, taldeak sortu eta gainontzeko ikaskideekin komunikatzeko aukera dute. Modu honetara, mezuak taldean hautatutako ikasleei helaraziko zaizkie soilik. Hezkuntza erakundea espezifikatzeko aukera ere eskaintzen da, bertako kide guztiak taldekatzeko.
KATTALIN ARIZMENDIARRIETA, OIHANE REGIL, NAIA ODRIOZOLA

El «huev» más «guachi»
external image GatSnapThumb.ashx?wid=1ACCDB72D943478AHorrela definitzen dute Web honen sortzaileek haurrei zuzendutako Web orri hau, eta egia esan, izenburuak badu arrazoirik. Haurrei begira interesgariak izan daitezkeen hainbat baliabide eskaintzen ditu, ez bakarrik eskolako jardunari dagozkionak, baizik eta aisialdi edota legedi kontuetan, haurrei dagokienez baliagarri izan daitezkeenak: Pena da informazio guztia gazteleraz agertzea, baina eskaintzen duen informazioa oso erabilgarria izan daitekeelakoan nago.
KATTALIN ARIZMENDIARRIETA, OIHANE REGIL, NAIA ODRIOZOLA


Sevillako eskola bateko blog oso interesgarria: http://principitosmh.blogspot.com/
Eskolako blog bat egiteko asmotan bazabiltzate edota sortuta daukazuen blog hori modu interesgarri eta eraginkorrean elikatu nahi baduzue, blog hau oso eredu interesgarria izan liteke. Sevillako Miguel Hernandez eskolan, 4 urteko haurren irakasleak oso blog osatua eratu du. Bertan, eskolan lantzen dutena azaldu eta erakusteaz gain, haurrek beraiek ere idazten dituzte beraien ohartxoak. Horrez gain, Haur hezkuntzarekin zerikusia duten hainbat informazio eta lotura eskaintzen ditu. Begirada bat emateak pena merezi du.
KATTALIN ARIZMENDIARRIETA, OIHANE REGIL, NAIA ODRIOZOLA

Ulead Video Studio: bideoa editatzeko tresna lagungarria
Kaixo, Amaia Antero naiz eta ikasgai honetarako egin behar dugun bideoa egiteko Ikastolan bertan instalatuta dugun programa erabili dut: Ulead Video Studio. Egia esateko, Movie Maker programa ez dut gehiegi erabili baina iruditzen zait editatzerakoan testua itsasteko erraztasun gehieago ematen dituela Ulead-ek. Testu-koadroen barruan agertzen da testua eta erraz manipula daiteke. Movie Maker-en berriz, testua eta irudia editatzeko bi leku ezberdin daude eta pausu gehiago eman behar dira biak egiteko. Interneten helbide honetanjaitsi daitekeela ikusi dut baina deskargatzen hasi ondoren konturatu naiz 30 eguneko froga baino ez duela eskaintzen.

Dropbox: disko gogor birtuala
Badira pare bat urte dropbox-a erabiltzen dudala. Dropbox fitxategiak (testuak, irudiak, musika fitxategiak,…) interneten gordetzeko tresna bat da. 2 Gb-eko PenDrive baten funtzioa betetzen du (lagunak gonbidatuz gero Gb1 gehiago izateko aukera dago) baina abantaila handi bat du, ez duzula gainean eraman beharrik. Norberak erabiltzen dituen ordenagailu guztietan instala dezake dropbox-a eta ondoren, fitxategietan egiten ditugun eguneratze guztiak ordenagailu guztietan egiten ditu. Horrez gain, badu beste funtzio garrantzitsu bat: fitxategiak beste pertsona edota talderen batekin parteka ditzakezu. Tresna honi esker PenDrive-a oso kasu gutxitan erabiltzen dut gaur egun. Gauza bakarra eskatzen du tresna honek interneterako konexioa erabiltzen diren ordenagailuetan fitxategiak sortu eta aldatu ahala eguneraketak toki guztietan egin daitezen. Honi buruzko informazioa euskaraz eskaintzen dute horri honetan. Amaia Antero

ESKERRIK ASKO, Amaia! Jada instalatu dut programa eta plastikako hautazkorako primerako tresna da taldekideen artean artxiboak partekatzeko eta beti eskuragarri izateko. Edurne Berastegi

POZTEN NAIZ, Edurne! Guk Ikastolako asko erabiltzen dugu proiektuetan gabiltzan taldekideon artean, oso praktikoa iruditzen zait. Amaia Antero

Euskarazko marrazki bizidunak doan deskargatzeko webgunea
HH nahiz LMHko irakasleentzako webgune interesgarri baten berri izan dut. Beharbada ezagutuko duzue baina badaezpada... Webgune honetan euskaraz sortutako nahiz euskaratutako pelikulak eta 83 telesail topa daitezke. Aukeratutako pelikularen edo telesailaren gainean zanpatu eta Megaupload-era eramaten zaitu. Megaupload pisu handiko fitxategiak interneten gordetzeko plataforma bat da eta fitxategiak doan jaisteko segunduak agortu arte itxaron behar da eta ondoren, "Descarga normal" jartzen duen lekuan zanpatu eta non gorde nahi duzuen esan. Amaia Antero

Nabigatu Euskaraz
Gaur egun denbora dezente ematen dugu egunean zehar interneten nabigatzen. Ikasketak direla, lana dela edota beste hainbat arrazoi direla. Firefox, Explorer edo Chrome dira nabigatzaile ohikoenak. Baina zein hizkuntzatan nabigatzen dugu? Bada euskarazko nabigazioa konfiguratzen laguntzen digun webgune bat. Euskaraz nabigatzeko aukera horren berri ez bazenuen animatu, zenbat eta gehiago izan hobeto. Amaia Antero

Euskalbar: euskarazko hiztegietan bilaketak egiteko tresna-barra
Euskalbarrek hitzak itzultzen laguntzen du euskaratik ingelesera, frantsesera, gaztelaniara eta japonierara, eta ingelesetik, frantsesetik, gaztelaniatik eta latinetik euskarara Firefoxen instalatzen den tresna-barra bati esker.
Euskalbarrekin euskarazko hiztegietan bilaketak egitea inoiz baino errazagoa da.Euskalbarrek Mozilla fundazioaren Firefox nabigatzailearen gehigarri gisa funtzionatzen du. Beraz, lehenengo Firefox instalatu behar da.Ondoren, Euskalbar Mozillaren hedapenen webgune ofizialetik jaitsi eta instalatu daiteke.
Azken bertsioa zuzenean instalatu nahi izanez gero, egin klik hemen. Amaia Antero

Audacity
Grabazioak egiteko eta editatzeko Audacity programa erabili dugu. Askea da eta oso erraza erabiltzeko. Oso erabilgarria da grabazioak egiteko eta ondoren JClic programarekin egindako aplikazioetan sartzeko. Hemen daukazue Tutorial bat bideo pare bat (1.bideoa, 2.bideoa)
Laura Ona, Janire Palacios eta Elena Lopez de Arroyabe.

GELA PDI
Gela PDI blog baten izena da.Portugaleteko Ruperto Medina izeneko ikas komunitatearen baliabide didaktikoen banku digitala da. Blog bat da eta bertan hainbat baliabide aurki daitezke. (jolasak, ipuinak, unitate didaktikoak, software, tutorialak, abestiak, bideoak…). Bertan materiala euskaraz, gazteleraz eta ingelesez aurki daiteke. Horrez gain, hezkuntzarekin loturiko webgune ugarien loturak eskaintzen ditu.
Laura Ona, Janire Palacios eta Elena Lopez de Arroyabe.

EL BUHO BOO
El Buho Boo saguaren erabilera lantzeko jolasak eskaintzen ditu. Ez dira deskargatzeko, baizik eta online jolasteko. Oso jolas erakargarriak, dibertigarriak eta sinpleak dira.
Hiru jolas mota daude: teklak sakatuz, sagua mugituz eta sagua klikatuz.
“Descargas”-en klikatuz margotzeko marrazkiak eta mahaigaineko irudiak deskargatu daitezke.
Laura Ona, Janire Palacios eta Elena Lopez de Arroyabe.

HelpKidzLearn
Ingelesez. HelpKidzLearn web honetan haurrek ordeadoreekin lehenego kontaktuak izateko aproposak diren hainbat jolas aurki daitezke. Atalka sailkatuta daude eta online jolasten da.
  • Early years (txikienentzat): Haur txikiak tekleen eta saguaren erabilera ikasteko oso jolas erakargarriak eta estetikoki politak.
  • Games: Aurrekoa atalaren antzeko jolasak baina pxka bat zailagoak haur helduagontzat delako
  • Stories: Istorio txikiak kontatzen dira eta beraiekin zerikusia duten abestiak eta jarduerak proposatzen ditu.
  • Creative: Konpetentzia artistikoa lantzeko jolasak daude.
  • Find Out: Denetarik dago. Letrak, orduak, zenbakiak lantzeko materiala dago. Nik aurtego praktiketan atal honetako jolas bat erabili nuen (Smarty Pants) emozioak lantzeko. Haurrei asko gustatu zitzaien eta oso erakargarria iruditu zitzaien.
Laura Ona, Janire Palacios eta Elena Lopez de Arroyabe.

PENCIL
Pencil animazioak sortzeko software askea da. Oso erraz ikasten da erabiltzen. Sor daitezke GIF animatuak eta animaziozko laburmetraiak ere. Hemen daukazue adibide bat.
Programa hau beste ikasgai bateko lan batetan erabiltzen ari gara eta bukatzen dugunean saiatuko gara bertan jartzen.
Laura Ona, Janire Palacios eta Elena Lopez de Arroyabe.

Arizmendikide: Google Apps-en bidez Arizmendi Ikastolan sortutako posta-zerbitzu pertsonalizatua

Arizmendikide Gmaileko webmail bat da. Beraz, interneta dagoen edozein ordenagailutatik sar daiteke bertara. Ikastolan hasieran Gmail erabiltzen genuen ikasleekin baina duela 4 urte Gmail-ek erakundeei domeinua pertsonalizatzeko aukera eskaini zien eta aukera hura aprobetxatu egin genuen. Gainera, hezkuntzako erakundeak izanik doakoa da zerbitzua.

Domeinu propioa izateak duen abantaila nagusia hauxe da, Ikastolak berak kudeatzen duela posta-zerbitzua (guk erabakitzen dugu nori eman posta eta posta hori nola kudeatu). Gure ikastolan 5.mailatik gorako ikasle guztiek dute bere posta Arizmendikiden. Zein abantaila ditu honek? Batetik, ikasle-irakasleen arteko komunikazio-kanala ziurtatua dugula. Eta bestetik, horrez gain lanerako tresna ere eskaintzen digula Arizmendikidek. Irakasle eta ikasleen arteko dokumentuak partekatzen ditugu Google Docs-en bitartez. Gustura gaude lan- eta komunikazio-tresna honekin eta Google-k aldian aldian ateratzen dituen zerbitzu berriez baliatzen ari gara. Amaia Antero

Google Docs: lanak partekatzeko aplikazio interesgarria

Web bidez testu dokumentuak eta kalkulu orrian sortzeko espazio pertsonala da. Horrez gain, Google Docs duten beste erabiltzaile batzuekin konpartitu daitezke dokumentuak igo eta publikatu ondoren. Dokumentu hauek sor daitezke: PDF, kalkulu orriak, aurkezpenak eta testu dokumentuak.
Abantailak:
  • Dokumentuak formatu ezberdinetan sortzeko aukera ematen du.
  • Dokumentua beste erabiltzaile batzuekin online konpartitzeko aukera ematen du.
  • Ez du inolako instalaziorik behar erabiltzeko.
  • Dana "hodeian" dago, ez disko gogorrean. Internet duen edozein ordenagailutatik eskura dago.
  • Pertsona-talde bat dokumentu berean editatzen egon liteke aldi berean. Aukera hau, adibidez, ez da posible Dropbox-ean, konfliktoa sortzen da eta.
  • "Historial de Revisiones" delakoa dauka eta zerbait ezabatu badugu bertsio zaharra berreskuratzeko aukera dago.
  • Doakoa da.
Desabantailak:
  • Internerako konexioa behar da.
  • Ez du word-ek eta excel-ek eskaintzen dituzten bezain besteko baliabideak eskaintzen lanak editatzeko.
  • Tamaina txikikoa da.
  • Google Docs-ek Gmail-a gaztelaniaz konfiguratuz gero bakarrik funtzionatzen du momentuz. Horregatik, garrantzitsua da ahalik eta jende gehienak euskaraz nabigatzea, kontura daitezen eskaria badagoela.
Arizmendi Ikastolan ezinbesteko tresna bihurtu da ikasle eta irakasleentzako. Ikasleek euren lanak hemen zintzilikatzen dituzte, talde lanean ere aritzen dira eta irakasleak zuzenketak eta iradokizunak egiten ditu.
Tutorial dezente daude Google Docs-en erabileran trebatzeko. hemen euskarazko tutorial bat. Amaia Antero

Google Sites: webgune txikiak sortzeko tresna

Google Sites doako eta lineako tresna da eta taldeko webgune bat oso erraz sortzeko aukera ematen du. Orrialde honetan testuak edo ikus-elementuak sar daitezke, hala nola, bideoak, aurkezpenak edo fitxategi erantsiak. Google SitesGoogle-ek sortutako tresnetako bat da eta tresna horiek euren artean lotuta daude; esaterako, Gmail (posta elektronikoa), (argazki-galeria), Google Docs (dokumentuak linean) eta Google markako beste hainbat zerbitzu.

Gainera, orrialde hau pertsona-talde txiki batekin eta ikastetxe osoarekin partekatu eta editatu daiteke.
Arizmendi Ikastolan HHko 7 gune ditugu 3 herritan (Aretxabaleta, Arrasate, Eskoriatza) eta guneen arteko talde-lana egitea zen. Horretarako, 5 urteko haurrentzako ipuinak on-line zintzilikatzeko egitasmoa sortu zen (Ikastolan landutako ipuinak gurasoei etxean kontatzeko aukera izan zezaten). Gune bateko irakasleek ipuinaren hasiera txertatzen hasi dira, beste batzuk irudiak eta besteek berriz, ipuinaren amaiera. Momentuz Sites hau ez daukagu publiko egile eta ilustratzaileen egiletza ondo jasota egon arte. Hementxe daukazue Google Sites-erako euskarazko tutoriala. Amaia Antero

Creative Commons ikasleentzat euskaraz azaldua
Sustatu.com-en bidez jakin dut Maite Goñik ikasleentzako Creative Commons lizentziak zer diren azaltzen duen portugesezko komiki bat euskaratu duela. HHrako ez baina LMHko azken ziklotik aurrerako ikasleekin erabiltzeko modukoa iruditu zait. Eta irakasleentzako ere txarra ez. Amaia Antero

GCompris. Haur jolasak dituen software hezitzailea.

2 eta 10 urte bitarteko haurrentzat pentsatutako zenbait jolas eta jarduera dituen programa da. Bai hezitzaileentzat eta baita gurasoentzat ere izan liteke baliagarri. Jarduerak gaika sailkatuta daude; Zientzia, Geografia, Jolasa, Matematika, Irakurketa, Memoria eta Ordenagailua ezagutzen dira gai horietako batzuk. Gai ezberdinak eskeiniz beraz, dibertsitatea bermatzen da, eta bete beharreko jarduerak, ariketa espezifikoz gain jolas didaktiko gisa planteatzen dituenez, haurrek ikaskuntza prozesua arintasun handiagoz burutuko dute.
Programa honek 100MB baino gehiagoko tamainua du. JClic-ekin alderatuz baliabide gutxi erabiltzen ditu, azkarra da, intuiziozkoa, eta guztiz hobetuta dator.
Baina bestalde, badago gustatu ez zaigun zeozer. Windows-eko erabiltzaileek GCompris programaz gozatzeko aukera izango dute baina jarduera mugatu batzurekin. Honekin erabiltzaileak software librea Linux sistema eragilean erabiltzea bultzatu nahi da, non bertan dagoen bertsioak eskuragarri dauden jarduera guztiak dituen. Windows-erako bertsio osoa nahi izan ez gero, 25 dolar amerikar ordaindu beharra dago.

Mirian Urzelai, Onintza Zubeldia eta Zorione Jausoro

http://gcompris.softonic.com/


external image 4_19-dic-2006_18-53-14.jpg


Sebran’s ABC. Haur txikientzako 12 jolas.

4 eta 9 urte bitarteko haurrentzat zuzenduriko programa da, dohainekoa, eta 12 jolasez osatua, haurrek idazten eta irakurtzen gozatuz ikasteko helburuarekin egina. Jolasak askotarikoak dira eta oso entretenigarriak; memoria jolasak, hitzezkoak, matematikazkoak, alfabetozkoak...
Programa guztia gazteleraz dago, eta elementu guztiak asko zaintzen dira, hala nola, hitzak, jolasak, grafikoen tamainua eta ulermen maila, eta abar. Halere, beste hizkuntza batzuetan ere erabil daiteke, ingelesez, alemanez nahiz frantsesez.
Pixka bat gehiago zehazteko asmoz, programa honek “haurrentzako” hitzez osaturiko “urkatu jolasa” du, gehiketak, kenketak eta biderketak egiteko jarduera sinpleak ditu, memoria jolas ezberdinak, irudi ezberdinak identifikatzeko jolasa,... eta baita beste hainbat ere.
Aurkitu dugun haur jolasik onenetarikoa. Oso gomendagarria.

Mirian Urzelai, Onintza Zubeldia eta Zorione Jausoro

http://sebran-s-abc.softonic.com/


external image 4_1.jpg


El Gran Caco. Ingelesa ikasteko haurrentzako programa bikaina.

El Gran Caco, haurrek ingeleserako lehen hastapenak burutzea posible egiten duen aplikazio bikaina da.
Jolasean “El Gran Caco” agertzen zaigu maisu gisa, eta honek haurrarekin gazteleraz nahiz ingelesez hitz egingo du jarduera ezberdinetatik gidatuz.
Programa honen atal bakoitzean gai ezberdin bat landuko da. Era honetara, haurrak oinarrizkoenetik ikasi ahal izango du, koloreak, zenbakiak, jantzien eta gorputzeko atal ezberdinen izenak, animaliak eta janarien izenak.
Madril Komunitateko Hezkuntza Sailak bultzaturiko ekimen ezinhobea.

Mirian Urzelai, Onintza Zubeldia eta Zorione Jausoro
http://el-gran-caco.softonic.com/


external image 4_13-feb-2006_17-52-13.jpg


“Hitzen arbola magikoa” .

Ikusmen-urritasuna daukaten edo itsuak diren 4 eta 7 urte arteko haurrentzat bereziki prestatutako multimediako jolas didaktikoa da. Hezkuntza-baliabide hau, beraz, integraziorako tresna moduan erabil daiteke ikasgeletan, ikasle guztientzat baita egokia.
Ipuin interaktibo bat du, lau ataletan banatuta; eta ipuinak adin-tarte horretako interesak, beharrak nahiz motibazioak aintzat hartzen ditu. Horrez gain, 21 ariketa ditu, bi zailtasun-mailatan banaturik. Ariketa horietan, alderdi psikopedagogikoak lantzen dira, bai eta haur-hezkuntzako bigarren zikloko eta lehen hezkuntzako lehen zikloko hezkuntza-curriculumetako edukiak ere (4 eta 7 urte artean, gutxi gora-behera). Programako eduki guztiak gaztelaniaz, galegoz, katalanez, euskaraz eta ingelesez ikus daitezke. Ordenagailuko teklatua eta sagua erabil daitezke, eta entzunezko informazioa eta ahozko laguntza etengabe agertzen dira, soinu-efektuen nahiz ahots natural eta adierazkorren bidez. Horrela, haur itsuek jolasa uler dezakete eta motibazioa jasotzen dute uneoro, pantailako ikusizko informazioaren beharrik gabe.

AHOLKU TEKNIKOAK:
Jolasa erabiltzen hasi baino lehen, “Jauws” edo beste edozein pantaila-irakurgailu indargabetzea aholkatzen da.
Pentium III
RAM memoriako 128 MB
Soinu-txartela
Windows 2000 / XP
CD-Rom unitatea

Jolasa ONCEko webgunean jaitsi daiteke.

Mirian Urzelai, Onintza Zubeldia eta Zorione Jausoro

KidZui: Haurrak interneten seguru ibiltzeko nabigatzailea.

Kid Zui haurrak Interneteko edukietatik babesteko pentsatutako programa da. Beraiei zuzenduta dagoenez, erabilera errazakoa da, bai nagusiarentzat eta baita haurrarentzat ere. Horretarako, haurrak pertsonaia bat erabilita kontu bat sortu behar du, norberaren gustora egokitu eta nabigatzeko prest! Kid Zuik haurrei gomendatutako esteka zerrenda bat du, joku eta bideoak ere sartzen dituena. Helbide ezezagun bat sakatzen baldin badu, programak helbide hori blokeatu eta aztertu egingo du, hurrengo baterako gehitu edo ez erabaki dezan. Gurasoak lasai egon daitezke, zeren… Aldekoak · Haurren nabigazioaren erabateko kontrola · Adin guztietarako orrialde gomendagarriak · Lagunen zerrenda Kontrakoak · Nabigatzailea eta gomendatutako estekak ingeleraz daude · Eskuz gehitzen diren orrialdeak mugatu egiten ditu Mirian Urzelai, Onintza Zubeldia eta Zorione Jausoro
==
http://kidzui.soft



external image 4_SNAG-0006.jpg

Baby Smash; haurtxoentzat joku informatikoak

Haurtxoentzako joku elkarreragile honek teklatu guztia erabiltzen du. Tekla bakoitza grafiko, zenbaki, letra edota kolore bateko forma geometriko batekin eta honen soinu deskriptibo batekin bat dator. Horrela haurtxoak tekla bat sakatuz era berean ikasiz jolas dezake.
Baby Smash martxan jarrita teklen konbinazio berezi batekin soilik desaktiba daiteke. Honek, haurtxoak konturatu gabe gure ordenagailuaren edukietara, datuak ezabatzera edota beste arazoaren bat sortzea galerazten du.
Baby Smash interesgarri, seguru eta konstruktiboa da, baina seguraski teklatua izango da galera gehien pairatzen duena. Gaur egun aplikazio hau deskargatzeko NET Framework instalatua edukitzea ezinbestekoa da. Joku hau ingeleraz aurki daiteke soilik, halere, tresna egokia izan daiteke haurtxoa hizkuntza honen ezagutzan barneratzeko.
http://www.hanselman.com/babysmash/download.htm
Mirian Urzelai, Onintza Zubeldia eta Zorione Jausoro

MUSIKA IKASTEKO ETA IRAKASTEKO ORRIALDE BIKAINA!!

kaixo lagunak!!
Aurkitu dugun web orrialde hau blog bat da eta primeran dago musika ikasteko baita irakasteko ere. Haurrentzat pentsatutako jolasak eta kantak aurki ditzazkegu. Gure ustez,orrialde hau oso interesgarria eta baliagarria da hezitzaileentzat. Musika irakasteko klase bikaina dago youtubean sartuta. Hemen antzerki baten bidez, irakasleak haurrei pentagrama bat zer den azaltzen die. Ondoren musika tresnak ezberdinak jotzen dituzte!

Honetaz aparte, denetarik eskaintzen digute:

--> " Musikogramak eta bideoak"-hemen barruan link oso interesgarria dago.
AD) Zuk zeuk aukera dezakezu zein musiko jo behar duen.

http://www.coldwarkids.com/iveseenenough/

--> " Txirula eta musika tresnak"

--> " Kantak eta pentagramak"

--> " Munduko musika eta dantzak": Munduko musikak zeintzuk diren

ezagutzeko aukera ematen digute, baita hauek nola dantzatzen duten ere!!

--> " Musika sortzeko aukera" --> Link hau oso ona da!!
  • Hona hemen adibide ikaragarri batzuk!!

1)http://www.juegofanatico.cl/juegofan/games/javfla/bat/bat.swf
sagua mugituz gero, bateria jo dezakegu!!

2) Indiako musika sortzeko aukera!! Oso ona eta dibertigarria iruditu zaigu!
- Sartu hemen: http://iesguillembergueda.xtec.es/~pecam/clips/indiamu.swf

3) Jolas hau oso ederra eta lasaia da. Irudiak sortzeko aukera ematen

dizute marrazten duzun bitartean!!

Merezi du sartzeak!!! > - http://soytuaire.labuat.com/labuat.swf

--> " Ipuin musikalak": Haurrentzako ipuin ezberdinak ikusteko eta entzuteko
aukera ematen digute!!

Web honen helbidea hauxe da:

http://musikaikasi.blogspot.com/p/musikogramak-eta-bideoak.html


NEKANE, OLAIA ETA MIREN.

DIALNET. ZIENTZIA PRODUKZIOEN ZABALKUNDE ATARIA 2001ean Errioxako Unibertsitateak sorturiko web atari honetan, hainbat zientzia aldizkari, liburu, doktoretza-tesi eta bestelako dokumentu interesgarri aurki daitezke. Bertan, ohikoagoak diren bilatzaileetan baino dokumentu serioagoak ditugu eta lan potoloak egiteko informazio baliagarri nahiz interesgarri asko aurki dezakegu. Espero dugu zuentzat ere baliagarria izatea. NEKANE, OLAIA ETA MIREN.

MATEMATIKA ARLOA LANTZEKO HAINBAT JOLAS Programa hau Haur Hezkuntzan matematika lantzean datza. Bertan hainbat ekintza mota aurki ditzakegu adinaren eta landu nahi den gaiaren arabera. Gainera, jolasa hasi baino lehen, azalpen batzuk daude ondoren jolasa ondo egiteko, eta ariketa ondo egiten joan heinean, nibela handitzen da. Programa honekin haurrak ondo pasatzeaz gain, asko ikasiko dute matematika arloan. Bertan aurki daitezkeen jolasak hurrengoak dira:- Zenbakien jolasa- Ezaugarrien jolasa- Espazio-nozioen jolasa- Forma geometrikoen jolasa- Neurri-nozioen jolasa- Denbora-nozioen jolasa
NEKANE. OLAIA ETA MIREN.

MATHEMAGUS

Matematikako joko hezitzaile bat da,5 urte edo gehiago dituzten umeentzako zuzendua.Irakasleen inplikazioa nabaria da proiektu honetan.Objetuen sailkapen eta kontaketaren ariketak dira, operazio matematikoen ariketak burutzeko eta zenbaki zuzenak bilatu behar dituzten ariketak, piramide bat osatu arte.Ariketa bakoitzean,magoak,komentario asko egingo ditu eta barrez lehertzen da akats bat burutzerakoan.Oso jolas errexak dira eta haur hezkuntzarako zuzenduak daude.

KKUENTAS


Programa honen helburua eragiketa mentalen kapazitatea potenziatzea da.Operazio basikoak ikastea du helburu;batuketa,kenketa,biderkaketa eta zatiketa.

UNTXI IRAKURLEA


Egiten ditugun ekintza guztiak eguneroko bizitzarekin erlazio hestua dute.Programa honetan,haurrak aukera du antzerki gidoi bat idazteko.Horrek inplikatzen duen guztia lantzen da programa honetan;dekoratuen objetuak zenbatzea,animaliak badaude hauek identifikatzea.

Ikaskuntzarako programa honek hezkuntzak duen balioa erakusten die.Iharduera bakoitzak,maila ezberdinak du,zailtasun ezberdinekin,haurraren atentzioa edo interesa bultzatzeko.Matematikaren arlo basikoak landuko dira,batuketa eta kenketa eta hauetaz aparte,berdintasunak eta ezberdintasunak,sentimenduak identifikatu,sortzaileak izaten irakatsi,ortografia,asteko egunak landu etab. lantzen den jolas interesgarria da.

Jolas hauek haurraren gaitasun motoreak eta mentalak lantzeko sortu dira.

JUEGO PINTARKoloreak lantzen diren programa bat da.Autobus,irla eta txakur batzu irudikatu behar dira.Koloreen aniztasuna eta mundua aurkezten duen programa dibertigarria da honako hau.

ARRATOIA ERABILTZEN IKASTEKO HAINBAT JOLAS ETA EKINTZA

http://www.juegosarcoiris.com/index.php?seccion=juegos&seccion2=
Helbide honekin haurrek arratoia erabiltzen ikasiko dute online hainbat jolas eta ekintza egiten dituzten bitartean. Bertan lau motatako jolas aurki ditzakegu: irudiak eta formak, zenbakiak, letrak eta bestelakoak. Horretaz aparte, hiru motatako ipuin daude: esaldiak osatzekoak ematen dituzten aukerekin eta erantzun egokia aurkitzearenak. Azkenik, abezedarioa ikasteko hainbat marrazki daude letra bakoitzeko haurrek margo ditzaten.
Ondo pasatzeaz gain eta asko ikasteaz gain, haurrek arratoia erabiltzen ikasiko dute klik eta arrastratzea eskatzen duten jarduerekin.
NEKANE, OLAIA ETA MIREN.

http://www.zernola.net/

ZERNOLA WEB ORRIALDEA Ume eta gazteentzako web orri interesgarria daukagu. Bertan gauza pila eskaintzen dizkigute: Adibidez:

>Bitxikeriak

>Experimentu ezberdinak

>Artikuluak

>Gazte txokoa

>Jolasak

>Mota ezberdinetako iruzkinak (hauek eztabaidatzeko)

>Postal ikaragarriak

  • Gai ezberdinei buruzko informazio pila : Osasuna; Ingurumena; Biziaren zientziak;
Lurraren zientziak; Fisika,kimika eta matematika; Teknologia; Informatika; Espazioa...

--> Orrialde honetan ere link batzuk aurki ditzazkegu: ( euskeraz)

A)-->Zientzia.net

B)-->http://www.basqueresearch.com/

C)-->http://www.elhuyar.org/unitate_praktikoak/

D)-->http://norteko.elhuyar.org/

E)--> http://zthiztegia.elhuyar.org/

Orrialde oso interesgarriak dira informazio ezberdina eskuratzeko.Gainera, euskarazko hiztegi baten link-a ere eskaintzan dizkigute, edozein hitzen zalantza argitarazteko.

Asko gustatu zaigu, beraz,espero dugu zuentzat ere baliagarria izatea!!!

Olaia, Miren eta Nekane
KIDWARE: UMEENTZAKO PROGRAMA HEZITZAILEAK
Ondorengo web orrialdean umeentzako 17 programa aurkituko dituzu. Programa hauek bost maila desberdinetan sailkatuta daude eta horiek arratoia eta teklatua erabiltzen trebatzeko aproposak dira. Ikasleak lanean binaka jarri daitezke eta hori dela eta, behar bereziak dituzten haurrak integratzeko aukera eskeintzen du. Arlo ugariekin loturiko gaiak lantzen ditu: musika, artea, matematika, hizkuntza...Kidware programa desberdinak ondorengoak dira:

1go maila

Diversión con los animales, Tablero electrónico, Puedo contar los pétalos de una flor

2. maila

Las Comunidades (La granja, La ciudad, El pueblo y La isla)

3. maila

Diversión con letras y palabras, El mural, Constructor electrónico

4. maila

El compositor, El escritor KIDWARE

5. maila

Creador de caritas, El acuario

Maila gorena

La caja de herramientas para niños (La grabadora y Las presentaciones)

Nahikari Ormaetxea eta Amaia Zufiaur

VEDOQUEEKIN JOLASTU ETA IKASIexternal image vedoque.jpg


Ondorengo web orrian jolas hezitzaile ugari aurkituko dituzu, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta gainontzeko hezkuntza mailetarako aproposak.

Nortasuna eta autonomia pertsonala, logika matematikoa, hizkuntza eta beste arloak landu daitezke jolasen bitartez.

Zenbakiak lantzeko aukera ematen dutenen artean, adibidez, "La invasión de los gusanos" izena duen jolasa dugu.

Nahikari Ormaetxea eta Amaia Zufiaur

MAISU ETA MAISTREN PRESTAKUNTZA TEKNOLOGIA BERRIEN ARLOAN

  • GARATU: Hemen duzun GARATU 2011-12 Planak prestakuntza-jarduerak gauzatzeko instituzio-eskaintza biltzen du. Bera, batez ere, irakasle eta hezkuntza-langileei begira egin da. Eskaintza zabala eta anitza da. Zehazki 400 ikastaro baino gehiagok osatzen dute. Horien artean badira IKT arloarekin loturiko ikastaro asko.

Nahikari Ormaetxea eta Amaia Zufiaur

IRAKASLEAK ETA TEKNOLOGIA BERRIAK

Geroz eta irakasle gehiago animatzen ari da teknologia berriek eskaintzen dituzten aukera berriak frogatzera eta erabiltzera. Horren adibide dugu Alikanteko irakasle batek sortu duen "Recursos para el aula" deituriko web orrialdea. Bertan, Teresa Perez irakasleak berak egindako jarduera desberdin asko sartu ditu: JClic jarduerak, haur hezkuntza eta lehen hezkuntzarako arbel digitalean egindako jarduera desberdinak, Power Point aurkezpenak, web orrialde hezitzaileak....

Horrelako orrialdeekin, beste irakasle edo hezitzaileekin konpartitu daitezke baliabideak, jarduerak eta ideiak. Oso ideia ona iruditu zaigu!

external image images?q=tbn:ANd9GcSvFJrzqW-88aDShx5HzPmXFu8Qw6PkfvE5WbZzCHzMD0AlumkLkQ

Nahikari Ormaetxea eta Amaia Zufiaur

UMEEK IPUINAK EGITEKO PROGRAMA

Peque Cuentos 1.0 softwarea ipuinak irakurri eta idazteko balio duen programa paregabea da. Ematen dituen aukeren artean daude: Gehien Irakurritakoak eta Bidali Zure Ipuina. Programa hau etxeko txikienentzako zuzenduta dago. Honekin beste ume batzuk egindako ipuinak irakurri daitezke, ipuinak idatzi daitezke eta publikatzeko bidali. Txikientzako programa bikaina! Frogatuko dugu?

Horretarako web orri honetatik jeitsi beharko dugu lehenengo.

external image images?q=tbn:ANd9GcT0MUX4BNQsK1YXdAnDlD5MFzNHGNBSHp96xR-zbS0pBIpqxNXxzHGfjdQ


Nahikari Ormaetxea eta Amaia Zufiaur

Pikler-Loczy Institutua: haur hezkuntzan erreferentea


Emmi Pikler Metodoa oso interesgarria izango zaizuelakoan, bai haur eskoletan lan egiteko eta baita geure umeak hezitzeko ere, hemen zintzilikatzen dizkizuegu, pediatra honen metodoari buruzko informazioa eta bideo batzuk:
external image pikler_emmi_pikler0121.jpg?w=300&h=233
Emmi Pikler
Emmi Pikler metodoa

Bideoa 1

Bideoa 2

Ekarpenaren egileak: Oihane Egaña eta Ane Zelaia

JOLASTEN ETA IKASTEN

Teknologia berrietara egokituz, gaur egun etxean ikasteko baliabide asko dituzte haur eta gazteek.
Haurrek jolastea beharrezkoa dute, beraz, zer hobeagoa jolasten ikastea baino?????

Hona hemen gaztetxoentzako zenbait baliabide:


external image NIOS_1%7E1.JPG





Egileak: Ane Zelaia eta Oihane Egaña